Izpi gure aspaldiko laguna da, gurekin batera heldu zan Altamirara: gu abuztuan eta bera azaroan.
Orduan 3 hilabete bakarrik zituen eta , egia esanez, zatarra iruditu zitzaidan, txiki-txikia etamutur
baltza zuelako.
Ez nekien nola tratatu txakur bat, gustoko nituela bakarrik nekien. Suposatzen dot hasiera gogorra izan
zala berarentzat, bere taldetik urrun eta bakar bakarrik. Damutzen naiz nire harrera ez zelako egokia
izan, baina "nobata" nintzen. Baina poliki-poliki elkar ezagutzen hasi ginen eta orain begirada batekin
bakarrik elkar ulertzen dugu.
Gure familiako partaide garrantzitsua bihurtu da: nola da posible animali bat hainbeste maitatzea?
Ikusten duzuenez, oso txakur elegante eta polita bihurtu da. Eta inportanteena: zintzoa eta noblea.
