Yaki, aldiz, urtebete dela heldu zen. Egia esanda, nik uste berak aukeratu gintuela. Errepidean aurkitu nuen, altan zegoen eta bere txabolatik ihes egin zuen.
Etxera ekarri eta jabeari deitu nion. Ez zekien ezer! Azkenean Yaki bere txabolara eraman nuen bueltan, baina...zelako tristura lekua ikusterakoan: beste 8 txakurrekin bizi zen txabola txiki batean. Bertan utzi nuen, baina gau hartan ez nuen lorik egin.
Hurrengoko egunean, lanetik bueltan gure etxearen aurrakaldean zai zegoen. Oraingoan ez nuen bueltatu eta arrazkero gurekin dago. Hasieran asko kostatu zitzaidan bi txakur manejatzea, baina orain ez naiz damutzen: zintzoa eta leiala da, beti prest nire esanak betetzeko eta gaizki nagoenean kontutxoak egiteko.
