2022(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Gure Izpi

 Izpi gure aspaldiko laguna da, gurekin batera heldu zan Altamirara: gu abuztuan eta bera azaroan.

Orduan 3 hilabete bakarrik zituen eta , egia esanez, zatarra iruditu zitzaidan, txiki-txikia etamutur 

baltza  zuelako.

Ez nekien nola tratatu txakur bat, gustoko nituela bakarrik nekien. Suposatzen dot hasiera gogorra izan

zala berarentzat, bere taldetik urrun eta bakar bakarrik. Damutzen naiz nire harrera ez zelako egokia 

izan, baina "nobata" nintzen. Baina poliki-poliki elkar ezagutzen hasi ginen eta orain begirada batekin 

bakarrik elkar ulertzen dugu.


Gure familiako partaide garrantzitsua bihurtu da: nola da posible animali bat hainbeste maitatzea? 

Ikusten duzuenez, oso txakur elegante eta polita bihurtu da. Eta inportanteena: zintzoa eta noblea.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

YAKI

  Yaki, aldiz, urtebete dela heldu zen. Egia esanda, nik uste berak aukeratu gintuela. Errepidean aurkitu nuen, altan zegoen eta bere txabol...